2020(e)ko apirilaren 23(a), osteguna

APIRILAK 23 - LIBURUAREN EGUNA



Kaixo! 

Gaur LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatuko da munduko txoko askotan eta guk
ere, ikastolan, ospatzeko asmoa dugu. 

Horretarako hainbat jarduera prestatu ditugu, besteak beste, Galtzaundi euskara elkarteak

eskainitako ipuinak, booktuberren bideoak… 

Eta zuek ere animatzen bazarete aukera duzue ipuin kontaketak online egiteko.

Horretarako,aukeratu gustuko duzuen ipuin bat eta grabatu (ahotsa bakarrik edo
bideo-grabaketa). Ipuin hauek HH eta LH1-2ko ikasleei zuzenduta egongo dira eta
arratsaldeak izango dituzue grabazioak egiteko. 

Egunez egun blogera igotzen joango gara ipuin desberdinak, beraz adi egon! 


Mota guztietako ipuinak entzun eta ikusteko aukera izango duzue: abenturazkoak,

beldurrezkoak, dibertigarriak...

Istorio ugari ditugu zuei erakusteko!



HIZPRO TALDEA












iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina